ZIORDIKO UDALA
Aldi baterako enplegua egonkortu eta finkatzeko prozesua. Epaimahaiaren izendapena
Aldi baterako enplegua egonkortu eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostuak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 5. oinarriarekin bat, argitara ematen da epaimahai kalifikatzaile honen izendapena, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an):
Lehendakaria: Olatz Irizar Martinez, Ziordiko alkatea
Mahaikidea: Eunate Nicuesa Chacón, Iturmendi eta Bakaikuko idazkaria
Mahaikidea: Oskar Otsoa Etxeberría, Ziordiko zinegotzia
Idazkaria: Mª Carmen Garmendia Aguirre
Ziordian, 2024ko otsailaren 6an