Sakanako hondakinen bilketaz Sakanako Mankomunitateko Zabor Zerbitzua arduratzen da.
Atez ateko sistema
Bizilagunek asteko egun jakin batean ateratzen dute hondakin mota bakoitza, hala nola materia organikoa, ontzi arinak, papera-kartoia eta errefusa. Bakoitzak bere gakoan zintzilikatzen du kuboa, egun bakoitzean atera behar den hondakin motarekin:
- Organikoa: astelehen eta ostegunetan.
- Ontzi arinak: astearte eta ostiraletan.
- Errefusa: larunbatetan.
- Pardelak eta konpresak egunero jasoko dira.
Kuborik behar izatekotan, Arbizuko UtzubarEKOgunera jo behar da.
Larrialdi gunea
Etxez etxeko bilketarako ezarritako egunetan hondakinak ateratzea ezinezkoa denean (asteburuetan bakarrik dauden biztanleak) edota hondakinen tamainagatik edo kopuruagatik gakoan zintzilikatu ezin direnean larrialdi gunea erabiltzeko aukera dago.
Larrialdi gunea ezinbesteko kasuetan bakarrik erabili behar da. Egunerokoan, gakoan utzi egun horretan atera behar den hondakina. Larrialdi gunea puntualki jaso daitekeen hondakin kopuruaren edukiera du, noizbehinka erabiltzeko pentsatua dagoelako. Kopuru hori gainditzeak hainbat arazo ekarriko ditu: etxola eta edukiontziak hondakinez gainezka egotea, hondakinak behar bezala bereizita ez egotea, garbigunera eraman beharreko hondakin handiak eta bereziak pilatzea…
Ehunak, sukaldeko olioa, eta beira
Larrialdi gunearen ondoan, egoera onean zein txarrean dauden ehunak (arropak, oinetakoak…) jasotzeko edukiontziak daude.
Garbiguneak
Gainerako hondakinak (etxe tresna elektrikoak, titoak, pilak, egurrak…) Garbigune mugikorrera, edo Altsasu edo Lakuntzako Garbigune finkotera eraman behar dira. Sakanako Mankomunitatearean webgunean adierazten da leku bakoitzera zer eraman daitekeen, eta zein ordutegian.
Emausko trapuketariak
Emausko Trapuketariek etxez etxe biltzen dituzte objektuak (tamaina handiko etxetresna elektrikoak, altzariak, jostailuak, arropa…). Sakanara hiru egunetan etortzen dira, astelehen, asteazken eta ostiraletan, hain zuzen ere. Zerbitzua doakoa da.
Zerbitzua erabiltzeko, Sakanako Mankomunitateko inprimakia bete edo, bestela, 948 464 867 telefonora hots egin. Bi kasuetan biltzeko dituzun objektuen zerrenda jakinarazi beharko duzu.
Inausketak
Inausketa eta belar hondakinak beheko basora eraman daitezke, Udalak horretarako bereziki prestatutako gunera.