1. Arantzazu, zer dekazu?
Ur goiena, ur barrena.
Ur goiena, ur barrena,
Urte berri egun ona.2. Etxe honetan sar dailela
bakearekin osasuna.
Bakearekin osasuna,
onarekin ondasuna.3. Etxekoandre giltzaria,
iriki zazu ataria.
Iriki zazu ataria,
badekagu ur berria.4. Etxe honetan oilar bi,
bat bestea dirudi.
Etxe hontako etxekoandriak
ama birjina dirudi.5. Etxe hontako nausi jaunak
poltsia txintxirrinduna.
Poltsia txintxirrinduna,
zilarrez ezpataduna.6. Etxe hontako nausi jaunak
urre gorrizko bizarra.
Hartxek eman dia neuri
errieltxo biko zidarra.7. Goien goien ilargia,
erdi erdien klabelina.
Gure batzan belar ona.
hark botatzen du usai ona.8. Izotzetan, elurretan,
Abenduko gau luzetan.
Beste guziak oihan eta
gu gaixuok oinutsetan.9. Eguzu, bada, eguzu,
baldin eman nahi badezu.
Baldin eman nahi badezu,
bestela, despei gaitzazu.URTE BERRI ON!