San Juan kantaita

Egun bai egun honek San Juan dirudi
ez da san Juan baina hala alunbra bedi
 
Goazen San Juanera gaur arratsean
etorriko gerala bihar goizean
 
Goazen San Juanera beduratara
berduratara eta han egotera
 
Joan nintzen Fraintziara etorri maiatzean
zalditxo urdinean astuaren gainean
 
San Juango iturriaren ondotik
zazpi iturri urre kainuetatik
zortzigarrrena metal zurietatik
zortzigarrrena metal zurietatik
 
San Juango iturriaren ura dago berde
amuarraitxo freskoak hantxe dirade
lemizko eskua ta gero musua
San Juango iturriaren freskua
 
Jesukristoren lehengusua da
Aita San Juan Bautista
aingeruak dantzan dabiltza
dabiltza baia dabiltza
San Juanen pozean dabiltza
 
Andra mutur maketsa
aingeruak dantzan dabiltza
dabiltza baia dabiltza
San Juanen pozean dabiltza
 
San Juan garagarrilean denbora galantean
maizik eta garirik ez dagonean etxean
 
Orain arte behar, hemendik aurrera gari!