Arbizu-Lakuntza Kattuka 0-3 Haur Hezkuntzako Ikastetxea finantzatzeko hitzarmena

Udalaren Osoko Bilkurak, 2025eko azaroaren 5ean egindako bilkuran, “Arbizu-Lakuntza Kattuka 0-3 Haur Hezkuntzako Ikastetxea finantzatzeko hitzarmena” onartu zuen.
Akordio horri esker, Urdiaingo Udalak ikastetxearen finantziazioan parte hartuko du, udalerrian erroldatuta eta ikastetxean matrikulatuta dauden haurren kopuruaren proportzioan.

Hitzarmenak 0-3 urteko zikloan seme-alabak dituzten Urdiaingo familientzako hezkuntza zerbitzuaren jarraipena eta funtzionamendu egokia bermatzen ditu.

Hitzarmena.