Sakanako Mankomunitatearen oharra:
Herritar agurgarria,
Ohar honen bidez oraindik herrian geratzen diren auzokonpostagailuak kentzeko prozesuan datorren astean hasiko dela jakinarazten dizugu.
Gogorarazi nahi dizugu materia organikoa bereiztea derrigorrezkoa dela, eta hau kudeatzeko bi aukera dauzkazula:
- Atez ateko bilketa: utzi zure hondakin organikoak kubo marroian astelehen eta ostegunetan dagokizun gakoan.
- Etxean konpostatzea: nahiago baduzu, etxean konpostagailu bat jarri dezakezu.
Kubo marroia edo konpostagailua behar baduzu, edo beste edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan Sakanako Mankomunitateko hondakin zerbitzuarekin 900 730 450 telefono zenbakira deituta edo info.hondakinak@sakana-mank.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.
Hondakinak bereizteko moduari buruzko informazio gehiago ere aurkituko duzu www.sakana-mank.eus helbidean.