Valentziako herriarekiko elkartasuna

DANAk Mediterraneoko kostaldean eragindako ondorio larrien eta Valentziako eremu horietan bizi direnek bizi duten egoera kritikoaren ondoren, Urdiaingo Udalak 675 euroko ekarpen ekonomikoa egingo du —euro bat erroldatutako bizilagun bakoitzeko— eta kontu zenbaki hau jarri du ekarpen ekonomikoa egin nahi dutenentzat:

ES53 2100 3729 2722 0009 4084

Azaroaren 30era arte izango da ekarpenak egiteko aukera.

Ekarpen ekonomiko horiek Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren bitartez kudeatu eta helaraziko zaizkie kaltetuei.