Irristaketa ikastaroaren ordutegia aldatzeko aukera

Hainbat familiak irristaketa ikastaroaren ordutegia atzeratzeko eskatu diguzue. Lehentasuna argitaratutako ordutegiak izango du (17:00 – 18:00, joan den urtekoa), baina interesdun guztiak ados jarriz gero, 17:30, 17:45 edo 18:00etara atzeratzeko aukera daukagu.

Beraz, ikastaroan izena ematen duzuenean zein ordutan ahal duzuen (aukera guztiak) adierazteko eskatuko dizuegu.

Dagoeneko izena eman baduzue, jarriko gara zuekin harremanetan. Baina aukera baduzue, mesedez, esan idazkaritzan edo udal taldeko kide bati zer ordutegi datorkizuen hobeto.