Aldi baterako enplegua egonkortu eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostuak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 5. oinarriarekin bat, argitara ematen da epaimahai kalifikatzaile honen izendapena, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an):
Lehendakaria: David Carmelo Oroz Alonso, Urdiaingo alkatea
Mahaikidea: Eunate Nicuesa Chacón, Iturmendi eta Bakaikuko idazkaria
Mahaikidea: Javier Zelaia Etxarri Urdiaingo enplegatua.
Idazkaria: Mª Carmen Garmendia Aguirre
Urdiain, 2024ko otsailaren 6an